Etorkinendako harrera eta formazioa, Ekin elkartearen eskutik

Ubane Madera 2010eko azaroaren 2a

Etorkinentzat eta baztertze arriskuan dauden pertsonentzat harrera eta formazio modulua landuko dute Ekin Emakumeak elkartean datozen sei hilabeteotan. Hainbat gai aztertuko dituzte moduk¡lu horretan: euskara eta euskal kultura, atzerritar legearen gaineko informazioa, lana bilatzen trebatzeko ikastaroak, autobabesa, sukaldaritza edo talogintza.

Era berean, Arrasaten dauden zerbitzuen gaineko informazioa eta orientazioa helaraziko diete: Udalaren gainekoa, liburutegia, kiroldegia, BAZ… eta Arrasaten bertan ematen dituzten ikastaroen berri ere emango diete.

Kulturaniztasun jaialdia

Eta modulua borobiltzeko, urte bukaeran kulturaniztasun jaialdia egingo dute partehartzaile guztiekin eta Ekin Emakumeak elkartearen bazkideen laguntzarekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak