Aiten eta amen txanda, gaurtik aurrera Gurasolandian

Gurasoen astea izango da gaurtik aurrerakoa hitzaldiekin, tailerrekin, jolasekin... Domekara bitartean gurasotasunaz, sare sozialez, elikaduraz zein psikomotrizitateaz jardun ahalko dute aita-amek bi ardatzen inguruan: euskara eta transmisioa. Formazioak – hitzaldi nahiz tailerrekin – eta aisialdiak – mendi irteera eta jolasekin – bat egingo dute egitarau zabala geratu du-eta Txatxilipurdi elkarteak bigarren urtez antolatu duten Gurasolandian, gurasoen jolas-parkean.

Zaintza zerbitzua

Aste barruko ekintzak berbaldi eta tailerrek osatuko dituzte, gurasoentzat izango direnak. Seme-alabak Okendoko ludotekako zaintza zerbitzu berezian utzi ahal izango dira ala ekintzaren lekura bertara joanda Txatxilipurdiko langileak arduratuko dira haurrak ludotekara eroateaz. Nabarmentzekoak hitzaldi sortaren barruan bi. Bat, elikadurari buruzkoa, Sabrina Patok egingo duena. Ekolapiko delako  egitasmoaren sustatzaileetako bat da Pato, Biolur erakundeak eskola-jantokietan elikadura ekologiko eta orekatua txertatzeko programakoa. Bigarren aipagarria da Iñaki Kasaresek , makina bat programatan dabilen aitak, eskainiko duena gurasotasunari buruzkoa.

Hitzaldi gurasoak zuzenean jarraitu ahal izango dira Guraso.com webgunetik

 

Guraso 'mihiluzeak'

Asteburuan, bestalde, jolasak hartuko du lekuko hezitzailea eta gurasoek hizkuntzarekin duten trebezia Mihiluze lehiaketan, zapatuan, erakutsi beharko dute. Gurasoz osaturiko bikoteen arteko txapelketa izango da eta proba batzutan seme-alabek hartu ahalko dute parte. Mendi irteera ere familia osoarentzako izango da, domekan, eta arratsaldean musika, jolasak eta esku-lanak egiteko aukera egongo da Herriko Plazan. Egitarau osoa beherko zutabean. 

 

eguna ordua ekintza
2, martitzena
18:30 Hitzaldia: Sare sozialak, Eneko Barberena. Kultur Ateko Jokin Zaitegi aretoan. (*)
3, eguaztena
18:30 Mahai-ingurua: Gurasotasuna. Irene Txurruka eta Iñaki Kasaresekin. Udaletxeko pleno aretoan. (*)
4,
eguena
18:30 Hitzaldia: Elikadura. Sabrina Patorekin. Kultur Ateko Jokin Zaitegi aretoan. (*)
5,
barikua
17:30 Balantz-bike-ak eta hankapaloak Txatxilipurdikoen eskutik. Biteri plazan. Haur zein gurasoentzat.
  17:30
Hitzaldia: Psikomotrizitatea. Ianire Jaio, Maider Arrizabalaga eta Nagore Aranbururekin. Kultur Ateko Jokin Zaitegi aretoan. (*)
6,
zapatua
10:30 Tailerra: Haur masajeak. Gari Lopez de Munainekin. Okendoko ludotekan. Haur eta gurasoentzat.
  11:00 Tailerra: Euskal dantzak. Eneritz Urrutiarekin. Kultur Ateko Loramendi aretoan. Haur eta gurasoentzat.
  17:00 Ipuin kontaketa. Irati Pagoaga eta Irune Iribekanposekin. Haur eta gurasoentzat.
  18:00 Mihiluze txapelketa Txatxilipurdikoekin. Kultur Ateko areto nagusian. Gurasoentzat.
7,
domeka
9:00 Mendi irteera Besaidera Aritz Kortabarriarekin Arbolapetan eta 10:00 Udalako bidegurutzean.

17:00
Aurpegi margotzea eta sormen txokoa Herriko Plazan. Haur eta gurasoentzat.

18:00
Karaokea eta disko jaia Txatxilipurdikoekin. Haur eta gurasoentzat.

OHARRA: (*) Umeentzako zaintza zerbitzua egongo da Okendoko ludotekan.
Ekintza guztiak doakoak dira. Ekintzara orduan agertuta nahikoa da.
Eguraldi txarra egiten badu domekako ekintzak bertan behera geratuko dira.

Jarraian duzue Eneko Barberenak, Txatxilipurdi elkarteko zuzendariak Gurasolandiaz Arrasate Irratian kontatutakoak entzungai.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.