Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Partidu parekatua jokatu dute Mojategin Mondrak eta Trintxerpek. Ez dira aukera garbi asko egon, eta lehenengo gola atsedenaldi aurretxoan egin dute kanpokoek faltaz. Iker Lopezek berdindu du bigarren zatian, eta Trintxerpe hamarrekin geratu da gero, protesta egiteagatik. Hala ere, kanpokoak izan dira bigarren gola egin dutenak, arauzko denbora betetzear zela.