Orona enpresak MUren goi mailako ingeniaritzako 3 ikasle saritu ditu, egin dituzten karrera amaierako proiektuengatik

Ander Monedero 2010ko urr. 29a, 15:24
Alaitz Zabala, Oier Kaltzakorta eta Nagore Perez de Goldarazena dira Get Up Orona lehiaketaren lehenengo edizioko sarituak.

Mondragon Unibertsitateak eta Orona enpresak goi mailako ingeniaritzako azken kurtsoko ikasleak ikerkuntzara bultzatzeko asmoarekin Get Up lehiaketa antolatu dute. Bertan, ikerkuntza eta hiri-mugikortasunaren eta irristagarritasunaren arloetako berrikuntzak uztartzen dituzten karrera-amaierako proiektuak aurkeztu dituzte 18 ikaslek.

Horien artean dago igogailuetako metalezko kableetan erabiltzeko Alaitz Zabalak garatu duen sistema berria. Hori egiteagatik 1.500€ko diru-saria irabazi du. Oier Kaltzakorta eta Nagore Perez de Goldarazena izan dira lehiaketan bigarren eta hirugarren eta bakoitzak 750€ jaso ditu. Josu Galartza Mondragon Unibertsitateko ordezkariak, aurkeztutako 18 lanen kalitatea nabarmendu du.

Goizeko sari banaketan Oronako ordezkari Miguel Encabok bi erakundeek ikasleen prestakuntzan eta berrikuntzan hartutako konpromisoa nabarmendu du. Proiektuak garatzeko ikasleek kontuan izan dute ingurunea, merkatua eta proiektuaren iraunkortasuna.

Galartzak ingeniaritza ikasketek enpresa arloarekin duten lotura nabarmendu du, izan ere, ikasle denek proiektuak egiterako orduan gai konkretu eta arazo errealak konpontzeko lanak egin dituztela adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak