Arrasateko Udaleko ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzakoek parte hartu dute inaugurazio ekitaldi berezian. Berezia diogu, ezen egin dutena izan da igogailua ondo dabilela ikusi eta bertan buelta bat egin.
Arrasateko Udaletik, ekitaldian parte hartu dute Ino Galparsoro alkateak, Oihana Aranburu alkateordeak eta Itziar Lamarain (PP), Aritz Arrieta (PSE-EE) eta Paco Gartzia (PSE-EE) zinegotziek. Udal teknikariak eta Orona enpresako langileak (obrak egin dituztenak) ere izan dira bertan.
Eusko Jaurlaritzatik, berriz, etorri dira Etxebizitza Saileko sailburuorde Maripaz Larrunbide eta Etxebizitza Saileko zuzendari Ignacio de la Puerta, besteak beste.