Metal gogorrak eta doinu elektronikoek Lideren ahots goxoarekin bikain uztartu ziren. Juan Sangre abeslariak esan moduan, "Bizitza osoa Ekonen arituko balitz bezala abestu zuen". Zaleak erotzen eta Bilboko Antzokia gainezka. "Ikaragarria izan da. Oso gustura gaude eskainitako kontzertuarekin. Zaleek behin eta berriro abesten zuten gurekin batera, ikaragarria izan da".
Agenda borobila
Hurrengo hitzordua ekainaren 16an dute Atortxu Rock jaialdian. Baina, Kobetasonik jaialdian ere izango dira. Eta nola ez, etxean, Arrasaten, zuzeneko berezia eskainiko dute ekainean.