Izan ere, maiatzaren 30era arte egongo da zabalik Arregiren dendako erakusketa. Dendaren ordutegi bera izango du erakusketak berak, eta beraz, goizean zein arratsaldean zabalik egongo da.
Aspaldiko lagunak
Erakusketa zer dela-eta zabaldu zuen galdetuta, Arregik dio Zumetaren laguna eta haren lanaren jarraitzailea delako zabaldu duela. Aspaldiko lagunak dira Arregi eta Zumeta; duela 30 bat urte ezagutu ziren. Hala ere, eskultore arrasatearrak ez du sekula erakusketa bat zabaldu Zumetarekin, baina urte horietan guztietan ez dute harremana galdu.