Alerta gorria indarrean da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta dagoeneko hasi da haizearen eragina igartzen geurean; Arrasaten, adibidez, Takoloko biribilgunetik aurrera errepidea moztuta dago, arbola batzuk jausi direlako. Bestalde, 19:00etatik aurrera merkataritza-guneak ixteko agindua eman du Barne Sailak.