Zuhaitz Ezpeletak domekan du Kopa poltsikoratzeko azken lasterketa

Xabier Urtzelai 2008ko ira. 11a, 18:11
Arrasateko korrikalaria bigarren dago Espainiako Kopako sailkapenean eta domekan egingo dute azkeneko proba, Quebrapates-Peña Mea izenekoa, Asturiasen.

Zegama-Aizkorri moduko hitzorduak alde batera utzita Zuhaitz Ezpeletak Espainiako Kopara bideratu ditu aurten indarrak: "Zerbait ezberdina egin gura nuen, aldatzeko, eta gustura ibili naiz. Hori bai, egia da denboraldia luze egiten ari zaidala, eta deseatzen nago domekako hitzordua iritsi eta atseden hartzeko".
Domekan Asturiasen egingo duten Quebrapates-Peña Mea proba izango da Espainiako Kopako azkena, eta baita puntu gehien emango dituena ere. Alde horretatik, sailkapeneko aurreneko hiru postuetan dauden Mario Llorens, Zuhaitz Ezpeleta eta Just Sociats dira hautagai nagusiak, "baina sailkapena nahiko estu dago, eta gutako edonork egun txarra badu, bosgarrenak ere irabaz dezake Kopa. Izan ere, lasterketa guztietan modu ezberdinean egin dituzte puntuaketak, eta domekako proba da puntu gehien emango dituena".

 

Urte biribila

 

Orain arte irabazitako lasterketen artean, aipatzekoa Espainiako Kopako bigarren proba, Cursa de Muntanya de Paüls, eta uztailean Navacerradan egin zuten Cross de cuerda larga

lasterketa. Baita Espainiako Txapelketan egindako bigarren postua ere. Domekako hitzordura begira Ezpeletak onartzen du ez duela uztaileko freskotasuna: "Selekziokoekin ibili naiz entrenatzen eta eurek ere gauza bera esan didate. Badakit igoeran sufritu egingo dudala, kontrarioek behartu egingo nautela baina esperantza daukat jaitsieran abantaila lortzeko. Urte oso ona izan da, baina borobiltzea falta da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak