Zuhaitz Eguna 2010, martxoaren 5ean

Ubane Madera 2010eko otsailaren 25a

Oraindik goiz izan arren, dagoeneko egin dute hitzordua aurtengo Zuhaitz Egunerako. Datorren astean egingo dute, egubakoitzean. Eta 160 lagun baino gehiago joango dira Garagartzako Lete izeneko lursailera, ikasle eta irakasleen artean. Horrez gainera, urtero moduan, erretiratuak ere gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera.

Aurten landatuko duten zuhaitz kopuru eta mota ere jakinarazi dute: 100 haritz, Diputazioaren Arizmendi mintegitik ekarriko dituztenak.

225 opari

Eta iragarri dute 225 opari dituztela zuhaitzen landaketan parte hartuko duten ikasle, irakasle eta erretiratuen artean banatzeko, baita hamarretakoa ere: "bokadiloa, ura eta ardoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak