Zubillaga: "Inoiz baino pilotari gazte gehiago ditugu, eta oso onak"

Xabier Urtzelai 2009ko eka. 17a, 20:05
Guztira 53 pilotari gaztek jardun dute urtarrilean hasi zuten San Juanetako txapelketan, eta horren gaineko hausnarketa egin du Mauri Zubillagak: "Taldean egin ditudan urte guztietan inoiz ez ditut horrenbeste pilotari izan, eta pilotan oso ondo egiten dutenak, gainera".

Martitzeneko finaletan, infantiletan lehenengo sailkatu zen Julen Moron, eta bigarren izan zen Aitor Etxezarreta. Kadetetan, berriz, txapelketa irabazi zuen Asier Larreak, bigarren izan zen Oier Arregi eta hirugarrena Ander Urrutia. Eta gazte mailan, azkenik, onena Danel Etxagibel izan zen, Asier Goitia bigarrena eta Beñat Arabaolaza hirugarrena.

Final mordoa
Arrasateko pilotariak batera eta bestera ibiliko dira asteburuan. Alebinetan Muruak eta Llodiok Elorrioko torneoko finalerdiak jokatuko dituzte egubakoitzean (20:00), eta zapatuan Gasteizen lehiatuko dira, Lakuako txapelketako finalerdian (17:00). Alebinetan Narbaiza eta Moron Elorrion izango dira baita ere. Arregik Gipuzkoako Txapelketako finalerdia jokatuko du zapatuan Lazkaon, eta Joseba Garatek alebinetako talentuen txapelketako finala jokatuko du zapatuan, 16:00etan Lazkaon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak