Otar bakoitzak 39 euro balio du, eta eskaera azaroaren 25a baino lehen egin behar da, zuberoako.ikastola1@orange.fr e-posta helbidera idatzita. Ordainketa, Kutxaren bidez egin behar da. Abenduaren 12an banatuko dituzte eskatutako otarrak.
Alozeko Basaburu eta Sohütako Eperra ikastoletara bidaliko da otar hauekin ateratako dirua. Ia 100 haur daude ikastola horietan, datorren ikasturtean kopuru borobil hori gaindituko dutela aurreikusten da. Baina ikasle gehiago dauden arren, laguntzekin kontrakoa gertatzen da, gutxitu egiten direla, eta horrek zailtasun asko ekarri dizkie ikastola hauei.