Zortzi farmaziatatik, bakarrik hiruk dituzte maskaratxoak

Ubane Madera 2009ko mai. 4a, 18:38
Arrasateko farmazia gehienetan agortu dira ahoa estaltzeko maskaratxoak. Joan den astean agortu ziren, eta biltegietan ez dago gehiago. Jakina, zerri-gripearen eragina da hori. Irizar eta Amezua farmazietan "batzuk" geratzen dira; Ruiz Perez farmazian, bakarra.

Joan den astearen hasieran hasi ziren herriko farmazietan aho-maskaratxoen salmentaren igoera sumatzen. Eta astea amaitu zenerako, egubakoitzerako, farmazia gehienetan ja ez zen maskaratxorik geratzen. Hain zuzen, Arrasatek zortzi farmazia ditu, eta esan daiteke bakarrik bitan geratzen direla maskaratxoak, herriko goiko auzoetakoetan: Santa Marinako Amezua farmazian eta Erguingo Irizar farmazian. Maalako farmazian, hau da, Ruiz Perez farmazian, berriz, bakarra geratzen zaiela kontatu dute. 

Biltegietan ez dago

Eta kontua da farmazietan maskaratxorik ez egoteaz gainera, dagoeneko biltegietan ere ez direla geratzen, beraz, "eskatuta ere ez dizkigute bidaltzen", kontatu dute Arrasateko farmazialariek.

 

Jakina, maskaratxoen ez ohiko salmenta horren arrazoia zerri-gripea da. Farmazia batzuetara jendea joan da maskaratxoak erostera badaezpadako neurri moduan; beste batzuetara, berriz, gripearen sorreraren jatorri ingurura bidaiatu behar dutelako. Eta, adibidez, Ruiz Perez farmazian kontatu dute eurengana zerri-gripea dela-eta, ez dela inor joan.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak