Zor ekologikoaz jardungo dute EkoZinemaldian, hilaren 27tik aurrera

Zor ekologikoa delakoaz sakondu gura dute Ekologista Martxan taldekoek ekimenarekin. Zinema emanaldiak izango dira ardatza baina berbaldi Ekitaldiak eta tailerrak ere egongo dira hilaren 27tik 29ra. Kultur Aten izango dira emanaldiak eta baita bestelako saioak ere. Ekintza horietaz gain, maiatzaren 31an jostailu-tailerra egingo dute birziklatutako materialarekin.

Egitaraua (guztiak 19:00etan, Kultur Aten, sarrera dohain)

  • Maiatzak 27, martitzena: Crudo despertar eta Ripsol-Contajunta 2007.
  • Maiatzak 28, eguaztena: Los ojos cerrados de América Latina.
  • Maiatzak 29, eguena: Soberanía Violada eta hitzaldia erregaien gainean Movimiento Agrario y Popularreko Gida Roarekin.
  • Maiatzak 31, zapatua: jostailuak egiteko tailerra birziklatutako gaiekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.