17:30ean matxuratu da Arrasatetik Aretxabaletara saihesbidetik zihoan kamioi bat. Horren ondorioz karril bat erabili ezinik gelditu da, eta ertzaintza zirkulazioa gutxika-gutxika bideratzen dabil. Horren ondorioz, auto ugari herri barruan pilatu dira, eta denbora luzea daramate Otalora eta Gipuzkoa etorbidean aurrera ezta atzera egin ezinik.
Kamioia konpondu ezinean dabiltzanez, 19:15ean garabi bat heldu da saihesbidera. Kamioia kendu bezain laster, poliki-poliki zirkulazioa hobetuko dela uste dute.