Eguenerako, berriz, honako beste hiru proiekzio iragarri dituzte: Aprendiendo el juego de la vida; El jardín viviente, ocultos bajo el suelo eta Las aventuras de Troncho y Moncho. Zinema emanaldia izango da 18:00etatik 20:00etara.
Hurrengo hitzordua, berriz, zapatuan egin dute. Kasu horretan, honako lau filmak emango dituzte: Físicos forenses, científicos y detectives, Los límites del espacio, Terremotos eta I want to be a pilot. Hori izango da goizean, 11:00etatik 13:00ak bitartean.
Bukatzeko, domekarako beste hiru film iragarri dituzte: Calentamiento global, un problema del tamaño del planeta; Los misterios de la electricidad eta Sinfonía celular. Hiru film horiek ere izango dira 11:00etatik 13:00ak bitartean.
Bisita gidatuak
Proiekzioez gainera, bestelako jarduerak ere egingo dituzte. Bestelakoen artean, bisita gidatuak. Hainbat lekutara antolatuko dituzte: Ikerlan IK4 Ikerketa Teknologikoen Zentrora; Mondragon Unibertsitateko laborategietara eta Garaia Berrikuntza Gunera, adibidez. Horrez gainera, MCCko beste zenbait enpresetara ere egingo dituzte bisita gidatuak.