Aurreneko aldia da motoen azterketa teknikoa egitera Arrasatera datozela. Applus Iteuve Euskadi enpresako azterlariak etorriko dira unitate mugikorrean, hau da, Bergaran azterketa tekniko ofizialak egiten dituzten berak. Euren makinak muntatuko dituzte Maiatzaren 1a plazan, eta 10 minuturo moto bat aztertuko dute, aldez aurretik emandako txanden arabera.
Derrigorrezko bi dokumentu
“Azterketa teknikoa pasatu ahal izateko bi dokumentu aurkeztu behar dira derrigor: ezaugarri teknikoen txartela eta zirkulaziorako baimena. Biek ala biek dokumentu originalak behar dute izan”, aditzera eman dute Applus Iteuve enpresatik.
Gaineratutakoaren arabera, motorrean akatsen bat aurkitzen dietenendako bigarren hitzordua egingo dute. Hau da, beste egun batean etorriko dira Arrasatera, baina “bakarrik begiratzeko txarto dauden motorrak”.