Zerua gris eta bazterrak zuri, baina Aratusteak, kolorez beteak

Txomin Madina Milikua 2010eko otsailaren 13a

Betiko mozorroak edo gaurkotasunari oso itsatsiak; landuagoak edo sinpleagoak; talde txikitan edo handitan, baina arrasatearrek Aratusteak topera gozatzeko asmoz hartu dituzte kaleak goizean goizetik.

12:30ean Olinpoko jainkoek botatako pregoiaren ostean, festa giroa nagusitu da kaleetan. Hasiera baten kuadrilla guztiek ordenan eta txukun-txukun desfilatu dute, baina animoek eta parrandarako gogoek hartu dute ondoren lekua. Herri bazkaria arrakastatsua izan da oso: heldu eta nagusi, goraino bete da Uarkape frontoia.

Era guztietako mozorroak ikusi izan dira: hotzari aurre egin dioten hondartza-zaleak, James Cameronen Avatar filmetik atera berri diren Na'viak, bale-ehitzariak, hilerri nuklearra Arrasatera ekarri dutenak... Denen artean baina, Aita Santua eta bere lagun-taldea izan dira kuadrilla onenaren saria eskuratu dutenak. Karroza onenaren saria aldiz, Sana taldeak eskuratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak