Ignacio Lakuntza jarduneko alkateak ireki zuen inaugurazioa: "101. urteurrena ospatzen da erakusketa batekin. Erakusketak Zerrajeraren 100 urte erakusten ditu, baina Arrasate herriaren historia da. Joan zen mendeko garapen osoa Zerrajerari lotua egon zen. Hemen, bideo eta argazkiak daude hori ikusteko", esan zuen.
Argazkiei dagokionez, bi taldetan banatuta daude: batzuk historikoak dira, eta beste batzuk, Cristina Prat argazkilari katalanak erakusketarako egindakoak. Bideoetan agertzen diren testigantzak Itxaso del Castillok jaso ditu. Ainara Elgoibar eta Manuela Ciapponik elkarlanean antolatutako erakusketa da Kulturatekoa.
Ekainaren 30era arte egongo da zabalik erakusketa, martitzenetik domekara, 17:30etik 20:30era.