Zerrajerako sei lokal salgai ipini ditu Udalak, enkantera ez delako inor aurkeztu

Ubane Madera 2010eko otsailaren 11

Merkataritza lokalak dira Arrasateko Udalak salgai ipini dituenak eta Zerrajerako etxeen behe-barruetan daude. Garestiena kostako da, gutxienez, 338.000 euro pasa; merkeena, berriz, 64.000 euro pasa

Udalak salgai ipini dituen Zerrajerako lokalotatik txikienak 35 m2 erabilgarri pasa ditu; handienak, berriz, 200 m2 pasa. Gainerakoak tarte horretan daude.

Halako bat erosteko interesa duen edozeinek aurkez ditzake eskaintzak, uztailaren 30a baino lehen. Eta lokalak bisitatu ere egin daitezke, aldez aurretik txanda hartuta Biztanleen Arreta Zerbitzuan (943 25 20 00)

Hori bai, lokal handienaren erabilera zehaztuta dago: okindegi edo jatetxe izan beharko da, bizilagunei zerbitzu emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak