Zerrajerako haur parkea eta Aldaiko parke berria, gaur berbagai

Ubane Madera 2009ko urtarrilaren 26a

Mahai gainean dituzten gaien artean, obrekin lotutako hainbat puntu aztertuko ditu gaur arratsaldean udal gobernuak. Adibidez, Zerrajera gunean haur parke bat eraikitzeko obren adjudikazioa.

Aldain parke berria egiteko proiektuaren aurreneko pausoa ere gaur emango dute eta besteak beste, Juan Carlos Guerra plazaren urbanizazio lanen epea luzatzeko eskaera aztertuko dute.

Emakume Txokoak, berriz, urtarriletik martxora bitarteko plangintza aurkeztu du gaur arratsaldean ikus dezaten, eta baita ere, urtarriletik ekainera bitarteko jabetze eskola. Kultura gaien artean, adibidez, dagoeneko aurreratu genezake aurtengo udaberrian ere izango dela musikaldia. Hau da, musika klasikoa oinarri hartuta izaten diren musika emanaldiak.   

Eta denboran honantzago etorrita, otsailaren hasierara begira ipiniko gara, izan ere, dagoeneko Santa Ageda koruak badabiltza aurtengo ibilaldietarako entseatzen. Dirulaguntza ere eskatu diote Udalari eta horixe aztertuko dute gaur arratsaldeko batzarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak