Zerrajerako bizilagunek jaiak gura dituzte auzoan. Horretarako lehen froga bat egin zuten joan den aste bukaeran, ekimenak datorren urterako indarra hartuko duen esperantzaz. Musika, dantza eta haurrendako jolasak izan zituzten. Jai batzorde bat sortu gura dute eta asmoa da festak uztaileko bigarren aste bukaeran ospatzea. Zeinu bereizgarria jarri diote dagoeneko: txapela eramatea derrigorrezkoa izango da. Aldarrikapenerako esaldia asmatu du bizilagun batek: "Txapela buruan eta jaiak Zerrajeran!"