Zerrajerako alokairuzko etxebizitzetako giltzak banatu dituzte. BIDEOA

Miren Arregi Amasorrain 2008ko urr. 29a, 17:29
Poza, emozioa, urduritasuna, azkenean eguna iritsi denaren sentsazioa… hori guztia eta gehiago sentitu dute gaur, Zerrajerako alokairuzko etxebizitzetako baten bizitzea egokitu zaien pertsonek. Izan ere, gaur jaso dituzte etxebizitzetako giltzak Arrasateko Ino Galparsororen eta Etxebizitza sailburu Javier Madrazoren eskutik.

Urduritasuna, zirrara eta poza. Horiek dira gaur Zerrajerako alokairuzko etxebizitzetako batetan bizitzea egokitu zaien pertsonek  izan dituzten sentsazio gozoak. 100 pertsona eta euren familiek, gaurtik dute tokatu zaien  alokairuzko etxebizitzetan sartzeko aukera. Giltzak, Arrasateko alkate Ino Galparsororen eta Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailburu Javier Madrazoren eskutik jaso dituzte. Biek ala biek, alokairuzko etxebizitzak gaur egun etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko modu egokia izan daitezkeela adierazi dute, eta horren aldeko apustua berretsi dute.

4 atari eta 100 etxebizitza, Arrasateko Txaeta kalean eta Nafarroa etorbidean kokatuta daudenak.

Etxebizitzek 45 eta 90 metro koadro arteko azalera dute, 2 edo 3 logela duten arabera. Sukaldea osorik ekipatuta dago eta etxebizitza guztiek dute trastelekua, garaje-plaza eta garajera arteko igogailua. Ehun etxebizitza horietatik, 4 dira mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokitutakoak.

Bestetik, etxebizitzek duten ezaugarri nagusienetako bat da, iraunkortasuna, izan ere, energia aprobetxatzeko elementuak dituzte, hala nola, eguzki panelak edota berokuntza zentrala. Horrekin, etxebizitzak, energiaren %60 aurreztuko du, eta ondorioz, kontsumoarengatik ordaindu beharrekoa ere, gutxiago izango da.

Alokairuen kudeaketaz arduratuko da, ALOKABIDE, Eusko jaurlaritzaren alokairurako sozietate publikoa eta hilabeteko errenta, maizterren diru-sarreren mailaren arabera eta etxebizitzaren azaleraren arabera zehaztuko da.

Gaurkoa egun pozgarria da Arrasateko 100 familiarentzat, Zorionak guztiei!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak