"Hezkuntza giza eskubide bat da", horixe da 'Zero Pobrezia' plataformak aldarrikatzen duena. Horretarako ekitaldi desberdinak antolatu ditu bailaran.
Pobreziari eta munduko goseari aurre egiteko hezkuntzan inbertitzea ezinbesteko dela uste dute. Horregatik instituzioei eskatzen diete Munduko haur guztientzako Lehen Hezkuntza Unibertsal eta doakoa bermatzeko politikak egitea.
Urte guztian zehar garatuko den kanpaina da hau eta hilabete bakoitzean hezkuntzarekin lotutako gai zehatz baten inguruan arituko dira. Maiatzean, esaterako, hezkuntza eskubidea eta herri txirotuentzako teknologiarako eskubidea izango da kanpainaren oinarria.