Bestalde, Zerkaostetako zirkulazioaren noranzkoari dagokionez, bakarra izango da: Biteritik Kontzezinoraino. Beraz, aurrerantzean Maalako Errebaletik sartu beharko da Zerkaostetara joateko, alde zaharreko beste edozein kaletara joateko moduan.
Hori bai, salbuespen bat ere bada: Zerkaostetan garajea dutenek eta kale hartako bizilagunek aukera izango dute kalera sartzeko gainerako herritarrendako hura itxita dagoenean. Hau da, jai egunetan ere sartu ahal izango dira eta aste barruan, arratsaldez ere bai. Gainera, Kontzezino kaletik sartzeko aukera izango dute.