Ointxe! saskibaloi taldeak bihar egingo du elurteagatik atzeratu behar izan zuten mahaingurua. Berbaldira Zarauzko klubeko ordezkariak gonbidatu dituzte –iaz Diputazioak Gipuzkoako talde onenaren saria eman zieten–, eta baita Easoko ordezkariak ere, Gipuzkoako saskibaloian erreferente den kluba. Horrekin batera, taldeko jokalari, entrenatzaile eta kide guztiak daude gonbidatuta, baita ibarreko gainontzeko taldeak ere.