Diru kontuekin segituz, aurtengo aurrekontuaren egoeraren berri emango dute. Horrez gainera, Gipuzkoako Taxisten Elkarteak auto-taxiaren 2011ko hiri tarifak aurkeztu dizkio Udalari eta horien onespena ere erabaki beharko dute. Eta diru kontuetan baita ere, Garaia Berrikuntza Guneari kapital ekarpena egitea.
Nahitaezko desjabetzea
Eta bestelako gaien artean, obren atalean, Arrasate pasealekua eta Gazteluondo lotzeko egin gura duten pasabidea eraiki ahal izateko beharrezkoak dituzten ondasunen nahitaezko desjabetzea egitea aztertuko dute.