Zergak aztergai, asteon osokoan

Ubane Madera 2009ko aza. 3a, 11:59
Oraingo astean jakingo dugu datorren urteko zergak eta tasak zela geratuko diren. Hala iragarri dute alkatetzatik, etzi, eguena aztertuko dutela 2010 urterako Ordenantza Fiskalak aldatzeko proposamena.

Osoko bilkura egingo dute, azaroari dagokiona. Eta horixe da landuko duten puntuetako bat: datorren urteko zergak. Horrez gainera, baina, gai gehiago ere badituzte  mahai gainean. Adibidez, eta poltsikoari dagokionez, taxien 2010eko hiri tarifak onartzeko proposamena aztertuko dute. Eta diru kontuekin segituz, aurtengo aurrekontuan kreditu aldaketa gehiago egitea proposatuko dute.

Erabilitako olioa

Bestalde, hitzarmen bat ere mahai gainean izango dute: erabilitako etxeko olioa jasotzeko sistemaren patentearen zesio hitzarmena. Bestela esanda, erabilitako olioa batzeko edukiontziak patentatzeko zesioa. Hain justu, Fagor, Eko3R eta Arrasateko Udalak sinatuko dute hitzarmen hori.

Eta beste gairen bat aipatzearren, politika kontuak aztergai izango dituzte. Batetik, azkeneko atxiloketen harira Oihana Aranburuk mozioa aurkeztuko duelako. Eta bestetik, Batzorde Informatzaileetako Batzordeburuen izendapenak bertan behera uzteko dekretuaren berri emango dutelako.

Esandako moduan, osoko bilkura eguenean egingo dute. Publikoa da, beraz, interesa daukan edozein joan daiteke. Hitzordua da 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak