Zentsura mozioak aurrera egingo balu, Paco Gartziak ordezkatuko luke Ino Galparsoro

Mirian Biteri 2008ko martxoaren 23a

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Miguel Buenek esan du martxoa amaitu aurretik, EAEren kontrako zentsura mozioa zehaztu behar dela. Arrasateko PSE-EEko bozeramaile Paco Gartzia proposatu du, Ino Galparsoro alkatetzan ordezkatzeko.

Isaias Carrascoren hilketaren ostean, Buen Arrasateko Udalean ordezkatuta dauden alderdiekin bildu zen. Alegia, EAJ, EB-Zutik, EA, PP eta Aralarrekin. Horrez gain, partidu horien exekutibekin ere harremanetan jarri zen, zentsura mozioa zehazteko asmoz.

Aste Santuko oporren ondotik batzartuko dira berriro esandako alderdiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak