Horrekin batera, herritar eta herriko elkarte eta talde askorengan eragina izango duen puntu bat landuko dute; diruekin lotutakoa da, izan ere, 2008 urterako ezarri dituen dirulaguntza programen deialdi irekia onartzea aztertuko du udal gobernuak, Ogasun Batzordeak proposatuta.
Eta joan den astetik datorren gai bat ere landuko dute. Kasu horretan, udal azokarekin lotutakoa. Joan den astean iragarri genuen zela udal azoka zela birmolda daitekeen aztertzeko ikerketa lana egin gura duen Arrasateko Udalak. Bada gai hori mahai gainean geratu zen joan den asteko batzarrean, zalantza batzuk argitze aldera. Eta hain zuzen ere, gaurko batzarrean landuko dute atzera ere gai hori.