Zazpi gune eta ekintza berriekin etorriko da Txikilandia

Ubane Madera 2009ko abe. 28a, 12:01
Urtarrilaren 2an zabaldu eta 4ra arte ateak zabalik izango ditu Arrasateko Gabonetako parkeak: Txikilandiak, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Ur-jolasak, wii eta heldu eta umeen arteko jolasak izango dira, besteak beste.

Zazpi gune izango ditu Txikilandiak: Barruko kantxa, Guraso txokoa, Txikien guneak, Ur jolasak, Ziber txokoa, Kanpoko kantxa eta Ipuin txokoa.

Eta gune bakoitzean honako ekitaldiak: barruko kantxan: ikuskizunak, karaokea, ohe elastikoak, puzgarriak, Wii, talo tailerra, argazki txoko digitala, markogintza, musu margoketa eta beste hainbat eskulan txoko.

Guraso txokoa, berriz, helduak lasai egoteko gunea izango da. Txikien guneak ipuin kontaketak eta ludotekak ekarriko ditu, horietako bat, gainera, "elkarjolasean" oinarritua.

Ziber txokoari dagokionez, izenak adierazten duen moduan, ordenagailuz jolasteko jokoak batuko ditu. Ipuin txokoan ipuin kontaketak izango dira goiz eta arratsaldez.

Kanpoko kantxan balance-bike egiteko eta hanka-palotan ibiltzeko aukera izango da; ekintza berriak dira horiek: "Hotz dezente egiten duenez, mugimenduzko ekintzak antolatu ditugu", azaldu dute Txatxilipurdi elkartetik, Txikilandia antolatzen dutenen elkartetik. Bukatzeko, urtarrilak 4 "ur eguna izanik, egun osoz pistinak izango dira puzgarri eta guzti", Ur-jolasen txokoan.

Beherapena, euskara elkarteko bazkideendako

Prezioari dagokionez, iazko bera izango da: zazpi euro eguneko sarrera, 1-2 urtekoek, berriz, 4 euro. Bonoak ere izango dira, 16 euro eta 10 eurokoa (1-2 urtekoendako, azken hori). Hori bai, euskara elkarte bateko bazkide direnek (Topakide txartela dutenek) beherapena eskuratuko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak