Zapatuan askatuko dute Amaia Arrieta presoa

Maider Arregi 2009ko otsailaren 19a

Amaia Arrieta Jarrai-Haika-Segi auziagatik sartu zuten espetxean. Dueñasen, Palentzian dago eta zapatuan, otsailaren 21ean, utziko dute aske. Portaloian egingo diote harrera arratsaldeko 19:00etan. Ongietorria, berriz, otsailaren 27an egingo diote.

Amaiak 4 urte egin zituen kartzelan epaitua izan aurretik. Epaiketa prozesua martxan zela irten zen kalera 4 urteko muga baita gehienezkoa. Audientzia Nazionalak 3,5 urteko kartzela zigorra ezarri zion eta kalean geratu zen.
AVT eta Victimas del Terrorismo elkarteek errekurtsoa aurkeztu zuten  eta Auzitegi Gorenak 6 urtera kondenatu zuen Amaia. Bi urteko kartzela zigorra egin du orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak