Zapatuan etorriko dira Saharako kanpalekuetako neska-mutikoak

Ubane Madera 2009ko uztailaren 7a

Larri, baina azkenean Arrasateko NUBI eta Aretxabaletako IESBAA ekarriko dituzte Saharako kanpalekuetako neska-mutikoak uda gurean pasatzera. 14 etorriko dira, Lasturrera. Eta beste sei Arrasateko familietara. Zapatuan iritsiko dira. Eta irailera arte izango dira gurean. NUBI eta IESBAA elkarteek dei egin dute ume horiendako jana, jantziak eta beste behar dituztela, beraz, norbaitek gura badu lagundu pozik hartuko dutela. Hala kontatu dio Agurne Juldainek, NUBIko ordezkariak Arrasate Irratiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak