Zapatuan Bilbon gertatutakoa salatu du Arrasateko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Iker Barandiaran 2007ko otsailaren 28a

Zapatuan Bilbon Euskal Preso Politikoen Kolektiboak deitutako manifestazioan Arrasateko 81 urteko emakume bat zauritu egin zen. Gertaera hori salatzeko prentsaurrekoa egin zuen Arrasateko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Ertzaintzak Bilboko zapatuko manifestazioa desegin zuenean Arrasateko Maria Murgoitio lurrera jausi eta pelbisa apurtu zuen. Ospitalean dago oraindik Murgoitio, eta buruan eskanerra egin behar diote buruan ere kolpea hartu zuelako. Murgoitio ez dago egoera larrian, baina atseden luzea beharko duela esan diote medikuek.

Arrasateko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu zuen Bilboko manifestazioa autodeterminazioa eta amnistia eskatzeko antolatu zutela, eta ertzaintzak bortizki desegin zuela. Horrez gain, nabarmendu zuten Maria Murgoitiio arrasatearrak semea 22 urtez duela kartzelan, eta haren eskubideak bermatzeko jo zuela manifestaziora.

Bukatzeko, antolatzaileek herritarrei eskatu zieten egubakoitzero Iñaki de Juanaren alde egiten duten kontzentrazioetan esku hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak