Bedoña Batu kultur elkarteak antolatuta zapatuan, urriak 23, arratsalde pasa ederra egin zuten Bedoña auzoan. Mikel Garaizabalen gidaritzapean hainbat txakolin eta ardo dastatzeko aukera izan zuten. Gainera, saioaren amaieran Bedoñako produktuekin mokadutxoa egin zuten.
Auzotik kanpoko jende asko joan zela-eta, Bedoña Batu elkarteko kideek hainbat argazki zintzilikatu dituzte euren webgunean.
Argazkiaren iturria: Bedoña Batu kultur elkartea.