Zapatu goizetarako plana familiarekin, Txatxilipurdirekin

Jon Berezibar 2009ko apirilaren 1a

Ikasi eta praktikan jarri egitasmoa da Txatxilipurdiren azken apustua gurasoen bitartez haur eta gazteengan euskara sustatzeko. Zapatuan hasi eta ekain amaierara arte zapatu goietan ekintzak antolatu dituzte haur eta gurasoek elkarrekin jarduteko. Apirilean euskal kanta eta jolasak eta masaje tailerrak eta hankapalo ekintzak egingo dituzte. Udalekuei dagokienez, bai ireki zein herritik kanpokoetan izena emateko epea maiatzaren 8an amaituko da. Hain zuzen, kanpoko udalekuetan Orio, Etxarri eta kostaldea dira aukerak aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak