Zaldibarreko futbito txapelketako partidu guztiak atzeratu dituzte, Aste Santu ostera arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko urtarrilaren 8a

Elurteak Zaldibarreko futbito txapelketa ere astindu du. Antolakuntzak partidu guztiak bertan behera uztea erabaki du, eguraldi adituek asteburarako egin dituzten iragarpenak ikusita.

Antolakuntzaren asmoa da eguraldiagatik bertan behera geratu den zazpigarren jardunaldia Aste Santu ostean jokatzea. Eta beraz, datorren asteburuan zortzigarren jardunaldia jokatuko da, aurrez erabakita dagoen egutegiari jarraiki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak