Ligan onenak izan diren zortzi taldeek final laurdenak jokatutako dituzte. Lau taldez osatutako bi multzotan banatuta, denek denen aurka jokatu beharko dute. Gero talde bakoitzeko lehenengoak beste taldeko bigarrenaren aurka jokatu beharko du. Azkenik, irabazleek finala jokatuko dute ekainaren 20an.
Dagoeneko erabakita dago zeintzuk jokatuko duten Zaldibarko Kopa txapelketako finala: Ekaitz Taberna eta Paulaner Dribling taldeek, hain zuzen. Joan den astean jokatutako finalerdietan Ekaitz Taberna 5-7 nagusitu zitzaion Abokajarro taldeari; eta, Paulaner Dribling taldeak 4-0 irabazi zion Dublin Irish Pub taldeari Kopako finalerdian.