Zaldibarko 24 orduko areto futbol txapelketa asteburuan

Xabier Urtzelai 2009ko uztailaren 13a

Oraingo asteburuan egingo dute Zaldibarko 24 orduko txapelketa. Dagoeneko zabalik dago izenemate epea, eta taldeek eguenera arte eman ahal izango dute izena. Egubakoitzean, berriz, antolatzaileek ordutegiak argitaratuko dituzte webgunean.

Asteburuan egingo dute Zaldibarko 24 orduko areto futbol txapelketa. Izena emateko mezu bat bidali behar da info@zaldibarkofutbitotxapelketa.com helbidera, taldearen eta taldeko kide baten izena jarrita, eta baita kontaktu telefono bat ere.

Talde bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu, eta antolatzaileek partiduak jokatu aurretik batuko dute dirua, pilotalekuan bertan. Txapelketaren gaineko informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak