Zailtasunak dituztenendako taxia izango da Arrasaten

Ubane Madera 2009ko urt. 14a, 18:44
Arrasateko Udalak auto-taxi lizentzia adjudikatzeko lehiaketa zabaldu du. Baina ez da taxi arrunt baten lizentzia izango, baizik eta bederatzi plazako taxi irisgarria da Udalak adjudikatu gura duena. Bestela esanda, zailtasunak dituztenendako egokituta dagoen taxiaren lizentzia atera dute lehiaketara.

Interesdunek urtarrilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak, Biztanleen Arreta Zerbitzuan. Gero, lizentzia zeini emango dioten erabakiko dute oposizio lehiaketa bitartez. Eta lehiaketa horretara aurkeztu ahal izateko, hainbat baldintza bete beharko dira. Adibidez, BTP klaseko edo haren baliokidea den gidatzeko baimena izan behar da, edo bestela hortik goragoko kategoriako gida-baimena. Baloratuko dute, berriz, euskara jakitea, herria ezagutzea eta Diputazioaren irrati-taxi zerbitzuan sartzeko borondatea izatea.  

Udarako-edo

Behin lizentzia adjudikatuta bi hilabete baino lehen hasiko dira zerbitzua ematen taxi irisgarrian. Dena dela, burokraziaren prozedura kontuan hartuta, Udaletik esandakoaren arabera, zaila da zehaztea noiz hasiko den martxan taxi hori, baina ahaleginduko dira uda ingururako martxan izatea.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak