Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Langilea behar du Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak, Zahar Berri izeneko mintzapraktika egitasmoko teknikari izateko. Interesa dutenek ahalik eta lasterren eman behar dute izena, AEDren egoitzan edo bestela, e-postaren birtartez curriculuma bidalita.
Bete beharreko baldintzak bi dira: euskara maila altua izan behar da eta baita ere informatikoa ezagutzak. Horrez gainera, beste hiru ezaugarri hartuko dituzte kontuan: Arrasateko euskalkia jakitea; Photoshop eta maketazio programak erabiltzen jakitea eta harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea. Era berean, lehenetsiko dute Arrasatekoa edo ingurukoa izatea.
Interesa dutenek curriculuma bidali behar dute honako e-postaren batera: zaharberri@aedelkartea.com edo aed@aedelkartea.com. Bestela,elkarteak berak Pablo Uranga kalean duen egoitzara ere eraman daiteke. Komeni da ahalik eta lasterren ematea izena.