Zabortegi berria egingo dute Markulete industrialdearen atzean

Usoa Agirre 2006ko abe. 20a, 09:47
Laister egingo den Olandixoko tunelaren lanetatik aterako diren lurrak jasoko ditu zabortegi horrek. Udalak herenegun egindako tokiko gobernu batzarrean zabaldu zuen horren inguruko berria. Hortik aurrera, hondakindegiaren proiektua edozein unetan publikatuko da Espainiako aldizkari ofizialean eta gero 20 egun izango dira egoki ikusten diren alegazioak aurkezteko.

Ikutixo baserri ondoan egingo dute hondakindegia. Olandixoko tuneletik aterako dituzten lurrekin plataforma laua egingo dute, gehienez 40 metroko altuera izango duena. Hori egiteko helburua, industrialdea handitzea da.

Eremu hori urtsua da, erreka txiki ugari igarotzen dira handik eta guztien ubidea aldatzeko konpromisoa agertu du Udalak egin duen txostenean.

Zabortegi berriak guztira 142 metro koadro hartuko ditu. Ikutixo baserriaren ondoan daude lur horiek, baina jabe bat baino gehiago hartuko ditu desjabetze operazioak. Ikutixo obaserrian esan dutenez, duela bi urte izan zuten lehenengoz zabortegiaren proiektuaren berri. Oraindik ez zaie inor joan proiektuaren berri ematera, baina uste dute laster hasiko direla desjabetzerako negoziazioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak