San Markosko zabortegia
Alkateak azaldu zuen moduan, kanpotik ezarrita datoz bi igoera horiek: Zaborraren Partzuergotik eta Uren Partzuergotik.
Zaborren kasuan, San Markos zabortegiaren itxieraren ondorioz aplikatuko dute Arrasaten %14ko igoera. Hala azaldu du Ino Galparsorok, Arrasateko alkateak: "Komunikabideen eraginez, denondako da ezaguna aurten San Markos itxi egin behar dutela. Bada, horren ondorioz, zaborra guk eramaten dugun zabortegi berera (Sasietara) eraman behar dute, eta kostuak asko igoko dira. Dena den, gai horren harira, esan gurako nuke gai benetan serio eta garrantzitsua dela zer egin horrenbeste zabor ez produzitzeko".
Kopurutan begiratuta, etxeko zabor bilketarengatik ordaindu beharko da 36,04 euro sei hilero; iaz baino bost euro gehiago, gutxi gorabehera.
Uraren kasuan, berriz, Gipuzkoako Uren Partzuergoak %5eko igoera ezarri du.
Hori ere kopurutan begiratzen badugu, uraren zerbitzua izateagatik, ur kontagailuen araberako prezioa kobratuko dute. Normalena izaten da etxeetan 15 milimetroko kalibredun kontagailua izatea. Bada, horregatik, datorren urtean 18 euro ordaindu beharko dugu. Horri gehitu behar zaio kontsumoaren araberako tarifa. Hori horrela, 50 m3- ra arteko kontsumoarengatik 0,45 euro m3 bakoitzeko tarifa izango da; eta 500 metro kubikoko kontsumoarengatik, 0,89 euro m3-ko tarifa.
Kolektore eta halakoen obren eraginez izango da %5ekoigoera, alkatearen esanetan: "Ia bukatzen ari diren saneamendu sistemak eragina izango du prezioen igoeran, kolektore, araztegi
eta horrelakoek. Dena den, geroago eta urriagoa den ondasuna
da ura. Hori horrela, etorkizunera begira, aztertu beharko dugu
sistema eraginkorragoa ipintzea gutxien gastatzen dutenak saritzeko".
Beste salbuespen bat
Zerga kontuekin bukatzeko, aipatu behar da beste salbuespen bat ere izango dela 2008an. Hain zuzen ere, jarduera ekonomikoen gaineko zerga %5ekoa izango da. Kontua da zerga hori ordaintzen dutenek izaten dutela urtero bi milioi eurotik gorako fakturazioa; eta iaz ere aplikatu zuten zerga orokorretakoa baino igoera handiagoa. Horrela, aurten bide beretik segitzea erabaki du Udalak.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari dagokionez, berriz, horrek ez du igoerarik izango. Arrasateko Udalak kobratu daitekeen topea kobratzen du dagoeneko, beraz, ezin dute gehiago igo.
EAJ-n, zinegotzi berria
Bestelakoen artean, politika kontuak ere landu zituzten. Izan ere, EAJko zinegotzi Jose Ramon Uribarrenek uko egingo zion bere karguari bateraezintasun egoera dela-eta. Uribarren udal langilea ere bada, eta legeak galarazi egiten du zinegotzi batek funtzionario kargua betetzea. Horrela, egubakoitzeko batzarrean jakinarazi zuten Uribarrenen lekua hartuko duela Maria Luisa Larrañagak, EAJren zerrendan Uribarrenen hurrengo doanak.
Datorren urteko hainbat prezio
Turismoak
9 HPtik behera 38,33 EUR
9-11,99 HP 76,66 EUR
12-13,99 HP 127,77 EUR
Hilerria
Panteoiak 9.000 EUR
Nitxoak 641 EUR
Errausketa 246,50 EUR
Beilatokia 60 EUR
Auzoetan ehorztea 116,30 EUR
Aukea
Abonua (igerilek.) 110 EUR
Abonu familiarra 172,35 EUR
Abonua (kiroldeg.) 110 EUR
Abonua familiarra 172,35 EUR
Abonu plusa 164,95 EUR
Kiroldegiko kantxa 30,85 EUR
Tenisa 4,15 EUR
Rokodromoa/skate Doan