Hain justu ere, zabor-tasaren igoeraren harira aurkeztu dituzten kexu horiek aztertuko dituzte gaur arratsaldean (martitzena) udal agintariek.
Obrak eta kontzertu bi
Obra kontuak ere badituzte gaur aztergai udal agintariek; adibidez, Ferixalekua-Altamira igogailua ipintzeko lanen errepasoa egingo dute eta Dr. Bañez eta Leintzibar kaleetan ur hodiak berritzeko proiektua onartzeko proposamena ere aztertuko dute.
Eta beste pare bat gai aipatzearren, kontzertu bana antolatzeko proposamenak aztertuko dituzte. Batetik, kultur-artekotasunaren programaren barruan, eta bestetik, Gaztemaniak ekimenaren barruan. Bestalde, euskara ikasleendako beken gainean ere jardungo dute.