Zabalik dago sanjuanetarako kartel lehiaketarako izenematea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko api. 26a, 12:13
Bi hilabete eskas falta dira sanjoanetarako, eta urtero legez, Udalak lehiaketa abiarazi zuen joan den astean etxez etxe bidaliko den egitarauaren azalaren eta jaietako kartelaren irudia aukeratzeko. Kartelak honako testua jaso behar du derrigorrez: '2010 San Juan jaiak Arrasate'.

Kartelaren gutxieneko tamaina 28x21 zentimetrokoa izan behar da, hau da, jai egitarauaren azalaren neurria izan behar du; teknika librea da. Bestalde, egilearen nortasuna azaldu barik eta atzealdean lema bat duela aurkeztu beharko dira kartelak, eta horrekin batera, gutun itxi baten lema bera eta egilearen datuak adierazi beharko dira.
Kartelak bidaltzeko azken eguna da maiatzaren 21a, 19:00ak baino lehen. Biztanleen Arreta Zerbitzura –BAZ– eraman behar dira. Epaimahaia nork osatuko duen ez da oraindik zehaztu, eraketa erabakia hartzen den egun berean jakinaraziko du Udalak. Hori bai, epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da, eta saritzen den lana Udalaren esku geratuko da. Udalak, noski, kaleratzeko eskubidea izango du, baita kartelokin erakusketa bat zabaltzeko ere. Horrela balitz saritu gabe geratu diren lanak erakusketaren azken egunetik hasita 30 eguneko epean jaso ahalko dira lanak. Epea amaitu ondoren egileak lana jasotzen ez badu, Udalak libreki erabili ahalko ditu.
Sariei dagokienez, kartel irabazlearen egileak 750 euro irabaziko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak