Zabaletako merkataritzagunea eta Ikutixorako proiektua bertan behera

Jon Berezibar 2007ko uztailaren 26a

Gobernuko bi alderdiek (EAE eta EB-Zutik) bien arteko akordioa azaldu dute gaur prentsaurrean. Bertan behera utziko dituzte Zabaletan merkataritzagunea egiteko asmoak, Ikutxo eta Udalatx guneak babestuko dituzte, besteak beste, eta etxebizitza politika eraginkorragoa agindu dute. Herritarren partehartzea agontaldiko ardatzeko bat izango da eta hori bermatzeko baliabideak ipiniko ditu gobernu berriak.

Gaur eguerdian izenpetu dute prentsaurrean Arrasateko udal gobernua osatzen duten alderdiek hitzarmena. Ino Galparsoro alkatea, Oihana Aranburu alkateordea eta Joseba Ugalde eta Julia Monge Ezker Batua-Zutik koaliziokoak izan dira aurkezpenean.


Merkataritza-gunea,  Ikutixoko eta Udalatx

Arrasaten eta arrasatearrengan kontuan hartzeko moduko eragina izango duten neurri ugariren berri eman dute gobernu-kideek. Azken boladan berbagai izan diren kontuen artean, Zabaletako merkataritza gunearen asmoa bertan behera uzteko nahia jakinarazi zuten. Iragarri zuten, baita ere, "Ikutixoko jarduera esparrua ez hiritargarri bezala" kalifikatuko zutela. Hortaz Ikutixon ezingo litzateke ezer eraiki.

Udalatx ere aipatu zuten prentsaurrekoan, ustiapenerako udal baimena berrikusi gura dute-eta eta biotopo gisa deklaratua izatea eskatu.

Biteri eta etxebizitza politika

Ingurumen eta azpiegitura kontuekin bukatzeko, Arruena parkea bere horretan laga gura dute eta Biteri plaza birdiseinatu egingo dute. Bestalde, etxebizitza beharra eta leku gabezia kontuan harturik, txalet edo elkarri atxikitako etxebizitza gutxiago egingo dituztela ere esan dute. Iragarri dute, baita ere, Legarre babes ofizialeko etxeekin isatuko dela eta, besteak beste, Garagartza eta Gesalibarko plan bereziak garatuko dituztela.

Herritarren partehartzea

Gaurko agerraldian berretsi dute herritarren partehartzea bultzatuko dutela. Arautegi bat garatuko dute helburu horrekin eta Zinegotzi Delegatua ere aukeratuo dute betebehar horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak