Horrela, gaur hasi dira botoen zenbaketa egiten, eta bihar bertan ez bada, etzi jakinaraziko du Udalak bozketa horren emaitza.
Herritarrek, botoen bitartez, lehiaketa horretako bosgarren finalista aukeratu dute. Lehiaketaren epaimahaiak beste lau finalista aukeratu ditu. Beraz, orain bost proiektu horien artean dago lehia.
Hain zuzen ere, lehiaketara aurkeztutako bost proiektu horiek sakonago landu beharko dituzte orain, lehiaketaren bigarren fase honetan. Gero, bost finalisten artean proiektu bakarra aukeratu beharko du-eta epaimahaiak, irabazle moduan. 88.000 euroko saria emango diote proiektu horri.