Yoga, aulkitik jaiki gabe

Julen Iriondo 2009ko abe. 15a, 16:01
Yoga egiteko ez dago gaur egun urrutira joan beharrik. Alde batetik, gure herrietan hainbat Yoga eskola ditugulako. Baina honez gain, etxean bertan ere, eta aulki batean jarrita, egin daiteke Yoga. Horretarako hainbat ariketa proposatzen ditu Jose Luis Armendia irakasle arrasatearrak, kaleratu berri duen liburuan: Yoga aulkian.

Hiria argitaletxearekin, euskaraz eta gazteleraz atera duen liburuan arnasketa, erlaxazio eta meditazio teknikak jasotzen ditu. Gorputz osoa lantzeko teknikak dira, atal desberdinak mugitzeko. Duela sei urte erretiratu talde batek egindako eskakizunetik sortu zen liburua egiteko aukera. Adina dela-eta ohiko ariketak egiteko arazoak dituzten lagunendako aproposa da Yoga aulkian. Ez nagusientzako bakarrik, baita pertsona sedentarioentzako, edo lanean aulki batean jarrita ordu asko egin behar dituztenendako. Armendiak proposatzen du lanean bertan egitea ariketak. Dio denbora bat eskatzen dutela, baina ariketek laneko errendimendua hobetzen laguntzen dutela; beraz, azkenean denbora aurreztu egiten omen da, galdu beharrean. Irakasle moduan nagusiekin 20 urtean baino gehiagoan izandako esperientziaren ondorio da liburu hau. Hiru astean saldu zituen Armendiak argitaratutako aurreneko 200 aleak, eta beste 40 ekarri ditu. Yoga aulkian liburudendetan dago salgai, 22 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak