Txapelketa bukatzeko txanda bakarraren faltan, inoiz baino parekatuagoa dago xakeko Arrasate Hiria txapelketa. Egubakoitzean jokatu zuten 27 jokalarik txapelketako bosgarren txanda eta lehen hiru bikoteek berdinduta, tabletan, bukatu zuten. "Limerez dago sailkapenean lehengo, lau puntur eta erdikin; lau puntukin Franco eta Galtzagorri daude eta hiru eta erdikin Nava, Argandoña, Miguel anaia biak eta neu", azaldu du Josu Tornaik. Azken partidua datorren egubakoitzean jokatuko dute.