Wikifarra topaketa egingo dute otsailaren 23an

Usoa Agirre 2007ko otsailaren 14a

Farra edo parranda teknologiko bat izango da, baina orain arte egon diren topaketa, blog & beers eta antzekoekin alderatuta ezberdina izango da. Blogak eta ordenagailuak etxean uzteko gomendatzen dute, ez baita wi-fi sarerik egongo. Web 2.0 tresnak boladan dauden garaian Euskal Herriko sare sozialik zabalena erabiliko da: taberna.

Oraindik ez dute zehaztu non eta zein ordutan elkartuko diren. Zehaztapenak egiteko wiki bat sortu dute eta edozeinek parte har dezake bertan bere proposamenak egiteko:

wikifarra.wikispaces.com


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak